XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurtengo Nafarroa oñez Zangotza'n

Naparzale euskaldun batentzat Nafarroa Oñez, batera joatea izan leiken emaitza aundiena da.

Zangotza'n nintzala argitasun prixe bera zetorkidan burura aundienekin.

Zer zion eguraldiak nai dugu azaldu.

Euskalerri geientsuena lañopean zegoen, ebi-jasa galanta Naparroa'ko ekialdean berriz, eguzkia, naiko beroa, izadia irriparrez, aire pixarra atsegiña.

Iruña'tik asita Zangoza'raño berebillen errenka luzea. Ibai ondoko landa eder aiek berebillez beteak, baita autobusez.

Den denak oñez zijoazten erriraño. Euskalerri guztietatik zetozen ikuskera zaleak.

Gure aldetik lendabiziko eginbearra ikastolara joatea, zuzentzalleen aldetik berriak jasotzera.

Jesus Mari Azkonak artu ginduan, mutil gazte, biotz bero ta atsegiña onek.

Asmoak naiko edarrak zeuzkaten. Lenengo naia eguraldiari buruz agertu zuten, eguraldi bikaña opa zien ikusle danei, ondo lasaitzeko.

Bigarren: ikuskizunak euskal kutsu aundikoak nai zituzten batez ere, eresialdiak eta dantzak

Irugarren: dirua jasotzeko asmoa zeukaten, berrogeitamar milloi oso ondo artua izango litzake.

Laugarren: Ikastolako irakasleen barrena nai lukete zuzpertu ta indartu, ta batasuna sortu.

Bostgarran: Amaitzeko gure itzaldia. Gure gogo osoa arrera ona ematea da, al dela arrera onena.

Seigarrena: gure euskeraren zaletasuna berpiztea da. Orrekin sortuko ditugu aize berriak.

Gure argibide eder auek gure asabak eman zizkigun, baita ere.

Itz eder oiengatik naiko genuke eskertu Jesus Mª Azkona.

Irakasle au Donistia'n jaioa da. Onera etorri aurretik Lizarraga'ko ikastolan zegoen.

Mutil gazte oneri esker jakin genuen Nafarroa Oñez delako egunaren arduraduna Juan Luis Larraza zela eta, eta lanpetua zelako, ezta ere arnasa artzeko astirik gabe egun bat lenago gazorik erori zala, baita gaxotegira eraman ere.

Larraza gabe, erraten zigun, ez genuen orrelako egun ederrik izango, zion. Itz onak besterikk ez zeuzkan Larrazarentzat. Orrelako itzak anitz balio dute.

Etorritako gazteekin nastu nintzan, Fruitz'ko talde bat zen. Gurekin bazkaldu zuten eta naiko itz erran genituen.

Antxen bildu giñen Mungia'ko parrokiakin.

Bilbo'ko bertze talde batera bildu giñen. Aietako gazte batek ala erraten zigun: Bilbao'n irakasleen billa ibilli gera eta ez dugu arkitu, Bizkaeraz erakusteko, Euskera ikasten ibilli naiz Bilbao'n, bainan Batua ematen ziguten. Ori ez da erriaren euskara eta utzi egin dugu jarraitu zuen.

Millaka ziren Euskalerritik etorriak, larogeitamar mila inguru: 500 autobus, 15..120 berebilla, sendi osoak, gazte ta elduak, zoraturik donok Zangoza'ko izkintz zarra berriz berpizten zijoala ikusten.

Amets bat da gure begiak ikusi dutena.

Nafarroa Oñez biurtu da Naparroa'ko egun ederrenetako batean euskal zaleentzat atsegiñena.

Ortxen sartuko gera denok batean. Datorren urtean or nunbait, Iruña inguruan izango da. Izan dedilla San Fermin jaiak baino aundiagoa.